XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errentaren mekanismoa ezeztatu behar da, lantegi handietan langileriari plusbalia ebasten zaio, eta lapurketa honen aurrean Sindikatoen ekintza arras ahula da.

Errentaren mekanismoa mistifikazio bat da, kapitalismoaren praktikan errenta erorkorra da zeren bere oinharri politikoak ideialak baitira.

Estatu-errentak bi mistifikazio lantzen ditu: A / Errenta diferentziala, egun duen mekanismoan, balore bereizgarri baten lege bezala azaltzen zaigu (Okzidenteko gizaoldetan burokraziako, poliziko eta antzeko lanak handitzen doaz).

B / Errentaren jatorria boterearen sustraian dugu, mistifikazio huts eta bakuna azken finean (Agintaritzaren ordenua finkatzea).

Funtsean proletargo munduaren domeinuan gaude, horregatik botere kontzeptua apurtu behar da.

Berriz ere Leninen aipuetara bueltatzen da eta gatazkaren bi aldeak jorratzen ditu: Razionalitatea ala pentsamentua proletargoaren askatasunaren pean: oposizioko aldean berriz burokraziaren axolagabetasuna, bere praktika irrazionaltasuna delarik.

Leninen aipu hauekin nouveaux philosophesen aurkako erantzun bat eman nahi digu Negrik, hauek beren eskribuetan erabiltzen duten botere konzeptuari bere unidimensionaltasuna egotzirik.

Filosofo frantsez berri hauek autónomos de lo político bezala mugatzen baitira bere iritziz.

Domeinuaren atalaren azken kapituloak (bostgarrena ...Eta Nietzche Parlamentura joan zen izenekoa) Eurokomunismoaren kritika sakon bat suposatzen du.

Eurokomunismoak gizaoldea generikoki ulertzen du, instituzio konplexu batzuen sailkapen bat bezala (sozialismo zentralizatua).

Bere mintzaira politikoa klasearen konposaketaren aurka doa, zeren konszientiki ekoizpen kapitalista koskortzen eta zabaltzen baitu.

Eurokomunismoaren erreformismoak proletargoaren autobaliopenaren eta sistemaren desestrurapenaren arteko koherentzia baieztatzen du.

Negriren teoriak koherentzi erreformista hau ezeztatuko du, proletargoaren autobalorapena kapitalaren pilaketa eta hazkunde utopikoaren aurkakoa dugu (aurrerapena ala atzerapena?).

Errestrukturazioa berriz autobalorapenak duen bortxaren ondorio bat izango da.

Bi elementu hauen artean eztago BITARTEKOTASUNIK, eztago koherentzirik, ez instituzionalki eta ez ekonomi errestrukturapenaren arloan.

Bitartekotasun ideial honek ezartzen dituen ilusio mistifikatu batzuen aurrean besterik ez gaude.

Hauetako mistifikazio bat erortzen denean proletargoaren garaipen bat aurrean ukanen dugu.

Sasi-mistifikazio honen bidez Autobalorapena eta Errestrukturazioa (berez antagonikoak) ze punturaino Estatu-azalaren parte hartzen duten neurtu beharko omen da.